- BERA gure herria - BERA nuestro pueblo
Polaroid noticia BESTABERRI EGUNA




Bestaberri eguna egun garrantzitsua da Beratarrontzat. Asko gara egun hau aintzinera atera dadin lanean ibiltzen garenak, dena ongi atera dadin. Gure horrialdea bisitatu eta gure herrian Bestaberri eguneko ospakizunak ezagutzen ez dutenentzat historia atalean dagoen Pedro Etxenikek idatzitako artikulua irakurtzea gomendatzen dizuegu, bertan aipatzen bait dira gure herriko besta honen ingurukoak.
Polaroid noticia EMAKUMEEN EGUNA




Bertze urte batez, aurtengoan ere EMAKUMEAREN EGUNA ospatu da gurean. Guk ere gure omenaldia egin nahi diegu herri honetako emakumeei, horregatik bertako emakumeen zenbait argazki gehitu ditugu gure bilduman. Hauek ikusiterakoan gozatuko duzuela espero dugu.
Polaroid noticia BERAKO DANTZARIEN ARGAZKIAK




Denek dakigun bezala ez da ttikia gure herri honek dantzen inguruan duen ohitura. Hori dela eta , gure biltze eta dokumentatze lanarekin jarraituz, atal berri bat ireki dugu Dantzarien inguruakoa. Gure lanaren emaitza dira hemen ikusiko dituzuen argazki hauek. Noski pila falta dire hagitz gustura gehituko genituenak norbaitek guri helarazi ezkero.
Polaroid noticia IÑAUTERIETAKO ARGAZKI BERRIAK - IÑUDE ETA ARTZAIAK




Iñauterien arira argazki berriak eta zaharrak gehitu ditugu gure argazki galerian.
Polaroid noticia IÑAUTERIETAKO ARGAZKI BERRIAK - KALDEREROAK




Iñauterien arira argazki berriak eta zaharrak gehitu ditugu gure argazki galerian.
Polaroid noticia BERAKO BESTAK




Oraingoan lehen pertsonan idatziko dut atal berri honen inguruko berria. Izan ere aurtengoan nik izan bait dut suziria pisteko ohorea. Ohore handia izan da neretzako beratar guztiak ordezkatzea hune horretan, eta Bera maite eta bere alde lan egiten dugun guztiak izan nahi izan nituen gogoan une horretan.

Pasa dira bestak, nahi oraindik gogoan izanen diren txupinazoa, buruandi eta erraldoiak, Meza nagusia..egun batzutan bederen krisia eta aguneroko arazo txikiak alde batera uzteko baliagarriak.
Aurtengo argazkietaz aparte aurreko urteetako zahar batzu ere bildu ditugu (1990arte ) aurrerago bukatuko dugulakoan.

Rosa Mary Errandonea
Polaroid noticia MIGUEL INDURAIN IBILALDI ZIKLOTURISTA




Datorren uztailaren 26ean ospatuko da Beran, La Miguel Indurain ibilaldi zikloturistaren XVIII. ekitaldia.
Ez dira gutti izanen bertan lanean ariko dire beratarrak, gure herria bisitatzera etortzen direnak konten uzteko.
Guk ere gure aldetik, eta hau guztia aitzakitzat hartuta, hemen bildu ditugu jende andana biltzen duen ekitaldi honen argazki bilduma, 1992an sortu zen ezkeroztik.
Polaroid noticia ENDARLATSA - N-121-A




Errepide berriko lanak bukatu diren honetan, eta dagoeneko pasa ditugun momentu txarrak ahantzi zaizkigula, errepide honen inguruko argazki sortarekin gatoz hona.
Lehenik gogora ekarri nahi genuke Auzolan N-121-A plataforma, errepide honen egoera txarra salatzeko sortu zen plataforma. Auzolanek, bertzeak bertze, Nafarroako gobernua eta Gipuzkoako Diputazioa biltzera bultzatu zituen, adostasun batera irits zitezen errepidearen inguruan. Miguel Sanzek berak onartu zuenez, “hau ez zen posible izanen herritarren uneoroko aldarrikapenengatik izan ez balitz.”. Era berean Irungo alkateak berak ere onartu zuen “herritarrek beren elkarte eta plataformen bidez azkartu dituzte lanak eta epeak”.
Gogoan izan nahi ditugu ere errepidean hildakoak, bereziki bi beratar (Patxi Errandonea eta Mikel Iturria) Endalatsan hil zirenak lubizi baten ondorioz, duela urte anitz (1953).
Errepide berriarekin eta argazki hauekin gozatuko duzuelakoan gaude.

Polaroid noticia JAUNARTZEAK





Jaunartze garaian gauden honetan, hemen aurkezten ditugu ehun bat argazki ospakizun honen ingurukoak.Bertan argi ikusi daiteke, adibidez, nesken jantzietan, batez ere, izan den aldaketa.
Konturatuko zarete argazki anitzetan ez dakigula ez zein urtekoak diren, ez nor diren agertzen direnak. Hortaz, bakarren batek datu horiek ezagutzen baditu, gurekin harremanetan jartzea bertzerik ez duzue.
Polaroid noticia IZOKIA BIDASOA ERREKAN




Izokiaren arrantza denboraldia hasia den honetan -aurtengo 'Lehenbiziko'a Ernesto Gainza beratarrak arrantzatu du, gainera-, Bidasoa ibaian izoki arrantzaren inguruko argazki bilduma eta prentsatik bildutakoak ekartzen ditugu zuengana.
Ez daude arrantzale guztien argazkiak, batez ere gure eskura ez ditugulako, horregatik jarri ditugu hauek, zuenak esperatzen ditugun bitartean. Gure nahia argazki hauekin gozatzea eta garai zaharrak zuengana hurbiltzea da, garai bateko arrantzaleen eta etorkizuneko arrantzaleen argazki bilduma honeki.
Polaroid noticia EMAKUMEAREN EGUNA




Martxoaren 8an ospatuko den Emakumearen egunaren harira, Berako emakume batzuen argaki bildumatxo hau egin dugu, dauden eta ez dauden, gaur eta atzoko emakume guztien omenaldi gis
Polaroid noticia INAUTERIAK




Aurten Otsailan ospatuko ditugu inauteriak Beran.
Lehenbizi, kaldereroak, Hungariatik etorriko dira otsailaren 14an, Momo erregearen etorrera iragartzera.
Ondoren, igandean, Inude eta Artzaiak etorriko dira gure herrira, Aita Joxepe edo Momo erregea beraiekin dutela umorea eta besta karrikaz karrika zabaltzera.
23a izanen da egun handiena.Seguruenik, kuadrilla gehienek dagoeneko prest izanen dituzte beren gurdi eta mozorroak 'zingar-arraultze' eskean ibiltzeko.
Guk, gure aldetik, besta hau aitzakitzat hartu eta bertze argazki mordoa gehitu dugu zuen eskura paratzeko. Inudeak eta kaldereroak, baina hurrengo egunetan asteleheneko mozorroak biltzen dituenak ere bai.
Zuen gustuko izanen direlakoan gaude eta berriro ere oroitarazten dizuegu nahi izanez gero, gurekin harremanetan paratzen ahal zaretela, guri argazkiren bat bidali eta orrialde honetan ager dadin.
Polaroid noticia EGUBERRI ON



Eguberriek, argazki berriak ekarri dituzte gurera. Erregeetakoak, Olentzerokoak eta Dios te Salvekoak, baita jaiotzak ere.Hauekin gozatzeko aukera izanen duzuelakoan gaude.
Gure aldetik, Olentzero eta Erregeak zuekin ongi portatzea eskatzen dugu, eta era berean, guretzat, argazki zaharren bat eskatu diegu, zuen etxetako mahai gainean egun hauetan izanen diren argazki horietakoren bat.
Bertzerik gabe, orrialde hau egiten dugun guztion partez, EGUBERRI ON.
Polaroid noticia BERRIKUNTZAK

Lasaitasun egun batzuen ondotik berriz ere lanean gabiltza www.beragureherria.com webgunean. Hurrengo egunetan berrikuntzak ikusiko dituzue , irakurtzen ari zareten atal hau bera besteak beste.
Polaroid noticia ARGAZKI BERRIAK



Argazki berriak gehitu dira argazki historikoen atalean Posta txarteletan. Ikusteko klik hemen
Polaroid noticia MILESKER

Milesker jasotzen hari garen mezu guztiengatik, agian ez dugu izanen aukerarik denei banan banan eskertzeko baina mezu honen bidez horrialdea egiten jarduten dugun guztion partetik milesker.